XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Otxandio

Guk gazteok, orain dala urte bete t`erdi, gauza lotsagarri bat ikusi genduan Otxandion: gure erria erdalduna zala.

Horregaitik, euskereari ta Euskalerriari begira, ekintza bat sortu genduan eta gure euskalduntasunaren ahurpegia erakusten asi ginan.

Erriak ontzat artu eban gure ekintzea.

Danon artean irurogetaz* bazkide batu ginan.

Gure asmorik behinená alfabetatze kanpaina bat egitea zan, eta beste gauza asko.

Ez zan dana ondo joan, horregaitino.

Gero, erriko jaiak etorri ziranean, Txapel Txapelketea egin genduan.

Zorretan gelditu ginan.

Eta, zorrak handik edo hemendik ordaintzeko, zeredozer egin behar.

Dantza zarratu bat ipini genduan.

Baina, harrezkero, gaztedia ustelduten doala ikusi dogu.

Hori dala ta, ez gagoz bapere konforme jazo danagaz.

Gure ekintzea dantzea bakarrik bada, jausi daitela zerua gure gainera eta ez daigula arnasa gehiago artu Euskalerrian.

J.M. Alday.